Enpresen Gizarte-Erantzukizuna

Europako Batzordearen “Enpresen gizarte-erantzukizunerako Europako esparrua sustatzea” Liburu Berdearen (2001) definizioaren arabera:

EGEa enpresek, euren borondatez, ingurugiroarekiko eta gizartearekiko kezkak haien merkataritza-jardueretan eta bitartekariekin izandako harremanetan integratzea da.

 

Horrela, alde batetik, indarrean dauden betebehar legalen betetze zorrotza bermatuko da, eta bestetik, erakundeak izandako harreman guztietan, gizarte, lan, ingurugiro eta giza eskubideei buruzko kezkak integratzen direla ziurtatuko da; bai kudeaketari eta estrategiari zein politikei eta prozedurei dagokienez. Gainera, erakundea bere ekintzen emaitzez sorturiko inpaktuetaz eta ondorioetaz arduratuko da.

Horrela, lehiakortasun arduratsua iraunkortasuneko alderdi hirukoitz bat bezala islatuko da: ekonomikoa, soziala eta ingurumenekoa. Lankiden, jakinaren gainean egoteaz gain, printzipio honetan sinesten dugulako praktikatzen dugu.

  1. Patrocinio

    Babesa

    Gure hirian kirola sostengatzen dugu

    Babesa eskaintzea Lankideren EGEaren oinarri bat da. Babesa gure erakundea bizi den eta bizirauten laguntzen dion gizartearekiko bokazio soziala, integrazioa eta gizalegezko parte-hartzearen erakusgarri baita. Lankidek baliabide ekonomikoak eta teknikoak zein giza baliabideak eskaintzen ditu honako erakundeekin elkarlanean arituz:

     
  2. Medio ambiente

    Ingurumena

    Ingurumenaren babesarekin arduratsuak

    Lankidek, ingurumenaren babesa sustatzeko konpromisoa hartzen du bere EGAren oinarri gisa. Hau dela eta, eskainitako prozesuek, produktuek eta zerbitzuek airearen, uraren, biodibertsitatearen edo baliabide naturalen kontsumoaren kalitatean eragindako ondorioez arduratuko da.

    Nazio Batuek sustaturiko Munduko Itunaren arabera,, beharrezkoa izango da erakunde sinatzaileek harturiko konpromisoa giza, lan, ingurumen eta ustelkeriaren kontrako borroka eskubideetan oinarriturik egotea. Gu batzen gara.

     
  3. Labor Social

    Gizarte-lana

    Proiektu solidarioak sostengatzen ditugu

    Lankideren gizarte-lana, herriko garapena sustatu eta faboratzeko asmotan, beste enpresekin eta GKEkin gauzaturiko aliantzengatik nabarmendu egin da.

    Horrela, “Elkartasuna ez dago krisian” ekimena sortu egin da. Foro hau martxan jarri da LANKIDE, Diario de Noticias de Álava, El Talo, Radio Vitoria eta Bell Comunicación taldeei esker. Haren helburua lurraldeko biztanleen arteko elkartasuna sustatzea eta Arabako familia askok jasandako gabeziak ahal den neurrian arintzean datza. “Elkartasuna ez dago krisian” jaiak eta ospakizun tradizionalak elkartasunaren ohitura osasungarriarekin konbinatzen ditu.

    Gainera, Lankidek Arabako Elikagai Bankuarekin parte hartzen du gogotsuki.

     
  4. Calidad

    Kalitatea

    Agente guztien poza bilatzen dugu

    Lankiderekin harremanetan dauden pertsonak gure lanarekin pozik badaude, kalitatezko produktu, proiektu edo zerbitzu bat lortu dugula esan nahi du.

    Sekulako ahaleginak burutzen ditugu behar duzuna behar bezala eskaini nahi dizugulako: osasuna eta segurtasuna, itxaropenekiko poza, zuri moldaturiko zerbitzu eraginkorra eta enpresa-etika izango dira beti Lankideren printzipioak. Balio hauek gure langileen, lanen bezero eta hornitzaileen ikur bihurtzea nahi dugu.

    Horrela guztiok irabazten dugu, kalitatezko eta EGEzko kontzeptu hauek gure antolaketa estrategietan ezartzen baditugu, sinergiak indartu eta onura komunak sortuko baititugu.

     
  5. Prevención de riesgos laborales

    Lan-arriskuen prebentzioa

    Gure langileen osasuna babesten dugu

    Lan-arriskuen prebentzioa Lankideko barne EGEren aspektu garrantzitsuenetako bat da:

    • enpresako estamentuen arteko konfiantza sustatzen da
    • enpresa-kulturazko sentimendua nabarmentzen da
    • lan-giro egokia transmititzen da
    • emaitzen mailaren hobetzea adoretzen da.

    Eta, nola ez, honek eragin positiboa izango du bai enpresarekin harremanetan dauden pertsonetan, bai ingurumenaren babesean.